
Laura Tato eta bere lagunak. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Laura Tato eta bere lagunak zintzo-zintzo ari dira baltsa osatzen kaiko arranpan. Amarako gazteek lehen aldiz parte hartuko dute abordatzean, eta gogotsu daude. “Gure lehen aldia izango da, ea nola ateratzen zaigun. Bi pale ekarri ditugu eta egurrekin eta bridekin ahal dugun moduan ari gara”, dio amaratarrak. Jantziak behintzat ezin aproposagoak hautatu dituzte. “Inauterietan piratez mozorrotu ginen eta jantzi horiek aprobetxatu ditugu”.
Abordatzean atera izan diren lagunek hitz egin diete esperientziaz amaratarrei. “Oso ondo dagoela esan digute, ondo pasatzen dela baina nahiko zaila dela mantentzea. Ea gu nola moldatzen garen”.