
Paco Sexmilo, kantuzaleak zuzentzen. (Argazkia: Estitxu Zabala)
La Flamenka gunetik abiatu da aurten ere piraten kantujira. Pako Sexmilo ari da zuzendari lanetan, eta abesti herrikoiak abesten ariko dira bi orduz kantuzaleak Parte Zaharreko kaleetan barrena.
‘Agure zahar batek dio’ eta ‘Aitorren hizkuntz zaharra’ izan dira eguna hasteko aukeratu dituzten lehen kantak, eta trikitixa eta panderoaren laguntzarekin giroa alaitzen ari dira. Jende asko hurbildu da abestera, baina hori bai, halakoetan gertatzen den moduan, 50 urtetik gorakoak dira partaide gehienak. Bi orduz kantari ibiltzeko asmoa dute.