Gazte bat larri dago Kontxako barandatik erori ondoren
Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gaur goizaldean gazte bat erori da Kontxako barandatik, karruselaren parean, hondartzara sartzeko aurreneko arrapalaren aurretik.
Gaztea valentziarra da, 26 urte ingurukoa eta oso larri dago; zainketa berezien unitatea artatzen ari dira.
Udaltzaingoaren arabera, gertaera goizaldeko 4:30ak aldera izan da. Gaztea barandan eserita zegoen eta atzeraka erori da. Une horretan itsasbehera zegoen eta buruan kolpea hartu du harri batekin. Gaztea bere bikotearekin zegoen istripuaren momentuan.
Udaltzaingoak gertatutakoa ikertzen jarraitzen du.

