La Flamenkan bukatu da kantujira, bi orduko biraren ostean
Hasierako indar bera mantenduz, bi ordu lehenago hasitako toki berean bukatu da piraten kantujira, La Flamenkan. ‘Ikusi Mendizaleak’, ‘Jeiki jeiki’, ‘Pello Joxepe’ eta ‘Azken dantza’ abestuz bukatu dute aurtengo bira. Kanturako gogoz geratu dira batzuk, eta ‘Boga boga’ ere abestu dute, eta irrintziek ere ez dute hutsik egin.



