
Pako Sexmilo. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Pako Sexmilok musika darama zainetan, eta bere zaletasuna hainbat donostiarrekin banatzen ari da gaurkoan ere. Izan ere, Piraten kantujira zuzentzen ari da hirugarren urtez jarraian. “Urtetik urtera handitzen ari da eta eskertzekoa da. Jendea parte hartzeko prest dago, eta badirudi helduoi gehiago gustatzen zaigula abestea, eta oso erraza izaten da jendea biltzea”, azaldu dio IRUTXULOKO HITZAri.
Abestiak jendearen, lekuaren eta eguraldiaren arabera hautatzen dituela dio Sexmilok. Edonola, abesti ezagunak izaten dira guztiak, eta kantujiran ohikoak ez diren lekuetan abesten dute, udaletxe aurrean esaterako.