
Maria Jesus Torres Donostia Festak-eko arduraduna, irabazleari deika. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Nazioarteko Su Artifizialen Lehiaketako 350. jaurtiketa izango da, eta zozketan parte hartu duten 61 partaideren artean irabazi du Garciak.
Donostiako Nazioarteko Su Artifizialen Lehiaketa aspaldiko tradizioa da, eta hain zuzen ere, ostiralean, lehiako 350. jaurtiketaren txanda izango da. Suen jaurtiketa hasi aurretik hiru abisu botako dituzte betiko moduan, eta ardura hori Oscar Garciak izango du.
Jaurtiketa berezia izango denez, Donostiako su artifizial zaleei abisuak botatzeko aukera eman diete. Donostia Kulturaren webgunearen bidez 62 lagunek eman dute izena zozketarako, eta gaur goizean bertan egin dute, komunikabideen artean. Alemaniako IP Innovative piroteknia etxeko Joaquin Bernerrek atera du Oscar Garciari zegokion 60. zenbakia. Segituan deitu diote irabazleari berria emateko, eta izugarri poztu da; “zer egin beharko dut?”, galdetu du urduri.
Hala, ostiralean, Fotis Internacional Fireworks su-etxearen ikuskizuna hasi aurretik, Garciak botako ditu hiru suziriak, suak hasiko direla jakinarazteko. Gainera, ondoren, jaurtiketa segurtasun gunetik ikusteko aukera izango du.

Alemaniako IP Innovative piroteknia etxeko Joaquin Bernerrek atera du Oscar Garciari zegokion 60. zenbakia. (Argazkia: Estitxu Zabala)