'Abdel' zaldia izan da Urrezko Koparen irabazle
http://youtu.be/bOEj_RaAdHI
Jendetza bildu da gaur arratsaldean Zubietako hipodromoan ospatu den zaldien lasterketan. Urduritasuna zen nabarmen bertan zeuden zale batzuen aurpegietan, baina beste askok eguraldi ona lagun, egun apartaz gozatu dute.
Jendeak euren apustuak egin dituen arren, denok ez dute irabazi. Izan ere, espero ez zen Abdel zaldiak 2.400 metroko proba irabazi du. Udaberrian egindako lasterketarekin publikoa desengainatu zuen, baina gaurkoan, azkeneko metroetan faboritoa zen Celtic Rock zaldiari aurreratu eta Kopa eraman du.
Alburquerqueko dukeak, Joanes Osorio zaldiaren jabe eta entrenatzaileak, 20.000 euroko balioa duen Urrezko Kopa jaso du Juan Karlos Izagirre alkatearen eskutik. Horretaz gain, 40.000 euro lortu ditu eta Václav Janácek zaldizko txekiarrak Urrezko Koparen erreplika jaso du.
Bigarren eta hirugarren postuan Britainia Handiko Celtic Rock eta Avante izeneko zaldiak gelditu dira.
[Gallery=86]


