Aerobika egiten aritu dira haurrak Easo plazan
Aerobikan aritu dira arratsaldean Easo plazan. Haurrei zuzendutako saioan mugitzeko aukera izan dute gaztetxoek, irakasleak kioskotik aginduak ematen zizkien bitartean. Musikaren laguntzarekin, dantzatzeko parada izan dute. Gurasoren bat edo beste ere ausarta da aerobika eskolan parte hartzen, baina gehienek haurrek hartutako gunetik kanpo geratzea erabaki dute. Hori bai, argazki kamera eskuan, seme-alaben jarduna grabatu eta irudikatu dute.






