Mago Sunek aho zabalik utzi ditu haur zein gurasoak
Lehen mailako mago bat aritu da gurean. Hain zuzen ere, Mago Sunek Xistera magikoa ikuskizuna eskaini du arratsaldean Gipuzkoa plazan. Magia Nazional Saria irabazi eta gero, aipatutako magoak bere ikuskizun berriena ekarri du Donostiara. Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren arkupeen aurrean, haur eta gurasoak aho zabalik utzi ditu. Kartak, xistera, kutxa magikoa… era guztietako baliabideak erabili ditu bere gaitasunak jendaurrean erakusteko. Ikusleen laguntza ere eskatu du. Hala, Galder izeneko gaztetxoak hartu du parte saioaren hasieran, lokarrien bidez egindako erakustaldian. Geroago, Mago Sunek ikusleen arreta bereganatu du beste truku batzuei esker.






