Maitane Sagastume presoari elkartasuna adierazi diote amaratarrek
Amarako bizilagunek gogoan dute Maitane Sagastume, Aste Nagusian ere. Hain zuzen ere, auzoko presoak 22 urte eman ditu dagoeneko kartzelan, eta espetxean jarraitu beharko du 197/2006 doktrina, Parot doktrina delakoa, ezarri diotelako. Kalean egon beharko luke bere zigorra bete eta gero, baina 2021 urtera arte luzatu diote espetxealdia, 2009ko uztailetik aske egon behar zuenean.
Amaratarrari elkartasuna erakusteko, haren irudi handi bat jarri dute Easo plazako kioskoan. Kartzelan 22 urte eman dituela idatzi dute Sagastumeren argazkiaren ondoan.



