Bi hernaniarrak lagunak dira eta irabazleak biak izatea erabaki dute Pasealeku Berriko 45. Igeriketa Zeharkaldian.

Peru Alfarok eta Luis Goñik elkarrekin gurutzatu dute helmuga. (Argazkia: E. Zabala)
Bostehun igerilari inguruk bat egin dute gaur Zurriola hondartzan, Pasealeku Berriko 45. Igeriketa Zeharkaldian parte hartzeko. Fortuna Kirol Elkarteak antolatzen du urtero lehia, eta partaideek Zurriola eta Kontxa hondartzen arteko bidea egin behar izaten dute igerian. Gaurkoan, irabazle bakarraren ordez bi egon dira, izan ere, Peru Alfaro eta Luis Goñi hernaniarrek helmuga elkarrekin igarotzea erabaki dute, bat bestearen aurretik ez geratzeko. Lagunak dira biak, eta ibilbidea elkarren ondoan egin ostean, uretatik atera eta helmuga ere elkarrekin zapaldu dute. Iaz ere Alfaro txapelduna izan zen. Irati Mendia donostiar gazteak sekulako lorpena egin du. Probako emakumerik azkarrena izatea lortu du, iaz bezalaxe, baina horretaz gain, helmuga zeharkatzen laugarrena izan da.

Irati Mendia lehen emakumea izateaz gain, laugarren sailkatua izan da. (Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)