Elkarri barre egiten badakitela erakutsi dute piratek
http://youtu.be/Ul7NPYW18RU
Umorez hasi dute kudrilla eguneko bazkalostea, eta hiriko gaurkotasuna zorrotz baina barre algaren artean errepasatu dute piratek.
KDF edo Kantu Dantza Festa eta mozorro onenari eta bandera originalenari sariak eman dituzte La Flamenkan. Horretarako, lotsak alde batera utzi, eta agertokira igo dira taldeka. Ikuskizunak hasieratik sortu du begira zeuden piraten arreta, eta baita Kaia ingurutik pasa den herritar eta bisitari gehientsuenena ere.
Algarak eta zalaparta izan dira protagonista hasieratik, eta hirian eta jendartean orokorrean gaurkotasuneko gaiak direnak umorez landu dituzte; Igeldoko herri galdeketa, esaterako. Ikuskizunean Ilaski Serrano eta Joseina Etxeberria donostiartuek egin dute aurkezle lana, eta epaimahaiko kide, berriz, Son Goku, Goenkaleko Maria Luisa, Juan Karlos Izagirre alkatea eta Ezkila kapitaina izan dira.
Piratek elkarri eta ingurukoei barre eginez ospatu dute, beraz, kuadrilla eguna.

Edaria hotz mantentzeko kanoi berezia. (Argazkia: Agurtzane Altuna)