
Bigarren eskuko azoka. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Irabazi asmorik gabeko hainbat elkartek bigarren eskuko azoka bat egin dute Kaian. Diskoak, arropak, apaingarriak eta beste hainbat bitxikeria aurki daitezke bertan.
Lauzpabost mahai bakarrik jarri dituzte, baina denboran atzera egin eta produktu bereziren bat erosteko aukera ederra eskaini dute. Arratsaldera arte egongo dira bertan, eta lortutako dirua irabazi asmorik gabeko elkarte horien jardunari bultzada emateko izango da.