
Haurrei surfa erakusten. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Aurten lehen aldiz Zurriolako uretan murgildu dira piratak. Izan ere, larunbata surfean aritzeko aukeratu dute.
Saguesko Free Surf Eskolakoekin batera surf ikastaroa egin dute goizean. Lehen orduan euria ari zuen eta parte hartzaileak pixkanaka inguratu badira ere, 25 lagunek hartu dute surfeko taula piraten laguntzaz. Tartean haurren aitzakian uretara sartu den gurasoren bat ere izan da.
Hondarretan lehen argibideak eman, besoei nola eragin, oreka nola mantendu, nola eutsi taulari…eta uretara! Batzuk baldar xamar, beste batzuk oso azkar, baina parte hartzaile eta irakasle guztiak oso pozik ibili dira uretan. Irakasleen esanetan gainera, eguraldia primerakoa izan da. Eguzkia hartzen jende gutxi zegoen goizean hondartzan, eta olatuak ere txikiak; surfean ikasteko primerakoak.
Arratsaldeko 16:00etatik aurrera helduen txanda izango da.