Trap surfa egin dute skatearekin, Saguesen
http://youtu.be/7kCwN1WvdkQ
Aste nagusi piratari amaiera emateko, lehen aldiz surfa bihurtu dute protagonista piratek. Surf ikastaroa egin dute haur eta gazteekin goizean Zurriolako hondartzan, eta trap surf saioa ondoren, Saguesen.
Itsasoko olatuekin orekari eustea kosta zaionak lehorrean izan du bigarren aukera. Skatearen gainean belaki urdina zeharkatu behar izan dute, olatu eta guzti. Hasieran beldur pixka bat izan dute parte hartzaileek, baina gustura ibili dira gora eta behera gero. Hori bai, ipurdikoa uretan surfeko taula gainetik erorita baina handiagoa hartu dute batzuk lehorrean.
Antolatzaileak pozik agertu dira jendearen erantzunarekin, beraz, ziurrenik datorren urtean ere piratek surfean ere trebeak direla erakutsiko dute.

Trap surf saioa Saguesen. (Argazkia: Agurtzane Altuna)