
Realak Gastronomiazko Euskal Anaiartean bazkaldu du, mezaren ostean. (Argazkia: Lide Ferreira)
Urtero bezala, eta Zubietan izandako entrenamendu saioaren ostean, Reala Parte Zaharrera hurbildu da Santa Maria elizako kaperan ospatu den mezan parte hartzeko.
Behin elizkizuna bukatuta, Jokin Aperribai entrenatzaileak hitz egin du eta fitxaketen merkatuaren itxieran “ezusterik” ez dela egongo adierazi du.
Ondoren, talde txuri-urdineko jokalariek, entrenatzaileak eta zuzendaritzak Gastronomiazko Euskal Anaiartean bazkaldu dute, denboraldi berriari hasiera emanez.
[Gallery=92]