Metal doinu gipuzkoarrak Dokan, larunbatean
Boga Boga Metal Fest jaialdia egingo dute larunbatean.
Pixkanaka bidea egiten ari diren metal talde gipuzkoarrei eskainitako jaialdia da Boga Boga Metal Fest. Aurten ere, jaialdi honen ekitaldi berri bat egingo dute. Hitzordua larunbatean, irailaren 7an, izango da, Dokan (29:30). Urnietako Dawnmaster, Usurbilgo Hotzikara eta Lasarteko Gabezia taldeek parte hartuko dute metal gipuzkoarraren festan. Sarrerak 5 euroren truke jarriko dituzte salgai. Informazio gehiago hemen.