Etxe kaleratzeak salatuko dituzte asteburuan
Stop Kaleratzeak plataformak bi ospakizun aukeratu ditu etxe kaleratzeak salatu eta kaltetuen egoeraren berri emateko. Ostiral eta larunbat arratsaldean (irailaren 6an) Kutxa Kultur Festibalaren harira, karpa bat jarriko dute Funikularraren atarian. Kutxabankek agindutako etxe kaleratzeak salatuko dituzte bertan: “Igeldoko parkean ospatzen den Kutxa Kultur Festibala bezalako ekitaldiak babesten ditu Kutxabankek, bere aurpegia zuritzeko asmoz”, adierazi dute plataformatik.
Estropadak ikustera joango den jendetzarengana ere iritsi nahi du Stop Kaleratzeak plataformak. Horregatik, igandean (irailaren 8an) mahai informatibo bat jarriko dute Bulebarrean, 10:00etatik 14:00etara.


