Hirugarrenez irabazi du Superkopa Bera Berak (25-24)
Bera Berak lan handia egin behar izan du bere kirol ibilbideko hirugarren Superkopa irabazteko. Etxean lortu du saria, Josean Gaska kiroldegian, Rocasari irabazi eta gero (25-24). Kanariako taldeak oso zail jarri dizkio gauzak Bera Berari. Izan ere, atsedenaldian aurretik ziren kanpotarrak (12-13).
Donostiarren aldetik, Matxalen Ziarsolo izan da goleatzaile nagusia, 8 golekin; kanpotarren aldetik, Lujan amesgaizto bihurtu da, 10 golekin.
Imanol Alvarezek bere lehen partida zuzendu du Bera Beraren aulkitik. Garaipenarekin ekin dio bideari, eta datorren irailaren 14ean Liga abiatuko dute, ilusioz eta Superkopa irabazteak ematen duen konfiantzarekin.



