
Juan Karlos Izagirre, erdian, 2013ko Zubietako Aktak aurrean dituela. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Juan Karlos Izagirrek alkateak udalak adostutako testu bat irakurri du goizean, Zubietako Azpurua baserrian egindako ekitaldian. Agintariak banan banan igo dira ondoren oholtzara, baita Zubietako Herri Batzarreko eta aldundiko ordezkariak, 2013ko aktak sinatzeko.
Irakurritako adierazpenean, Izagirrek bizikidetzaren aldeko apustua nabarmendu du. “Donostiak bere burua berreraikitzen jarraitu nahi du, denon artean; hots bertan bizi diren pertsona guztien errealitatea kontutan harturik, eta osatzen duten kultura, kultura eta ideologien aniztasunetik”, esan du alkateak. Zailtasunak topatuko dituztela aipatu du, baina helburua beti aurrera egitea izango dela adierazi du. “Sokari tira egingo diogu, batzutan alde batetik, beste batzutan bestetik, baina denon esfortzuak korapiloa askatzeko eta Donostia hobe bat mundu hobe batean berreraikitzeko balio izango du», erantsi du.