Autobus geltoki berriko lanen aitzakian hainbat zuhaitz botatzen ari direla salatu du PSE-EEk
Autobus geltoki berrirako egokitze lanek hainbat ondorio sortu dituzte inguruan, zuhaitzak botatzea, adibidez.
Marisol Garmendia zinegotzi sozialistak adierazi duenez, “ulergarria litzateke aparkalekua egin behar den inguruan zuhaitzak botatzea, baina Frantzia pasealekuko zuhaitzak botatzeak ez du zentzurik, eta argibideak eskatuko dizkiogu udal gobernuari”.
Inguru horretan hogei bat zuhaitz bota dituztela salatu du Garmendiak, ezki handi batzuk tarteko. “Udal gobernuaren izaera ekologista eta adierazten duten ingurumenarekiko errespetua non geratu dira orain?”, adierazi du zinegotziak, eta zuhaitzak botatzea “azken neurria” izan behar duela gaineratu du, “beti dagoela beste irtenbideren bat”.
Aurreko legealdietan hartutako neurrien ondorioz hainbatetan jasan behar izan zituztela kritikak gogoratu du Marisol Garmendiak, baina orain, “ahots kritiko haietako asko isilik daudela” salatu du.
250 zuhaitz botatzeko asmoa
Frantzia pasealekuko zuhaitzak “zentzurik gabe” botatzeaz gain, hiri osoan 250 zuhaitz botatzea aurreikusten duen txostena ere aipatu du Marisol Garmendiak. Sozialisten arabera, “arriskutsuak direlako bota behar dituztela diote, baina behar zen garaian ez inausteagatik eta behar bezalako jarraipena ez egiteagatik dator zuhaitzak bota beharra”.
Zuhaitzak hiriko ondare naturala direla adierazi du zinegotzi sozialistak, eta horregatik, argibideak eskatuko dizkie udal gobernuko ordezkariei hurrengo udalbatzarrean.