
Haurrentzako jolasekin hasi dira Porrontxo jaiak. (Argazkia: Lide Ferreira)
Egiatarrak Porrontxo jaietan murgildu dira. Gaur eta igandea bitartean jai giroa izango da jaun eta jabe Egian.
Gaur arratsaldean hasi dira festak, haurrentzat prestatutako hainbat jolasekin: apar festa, gominga eta puzgarriak plaza Haundin. (Bideoa)
Pixkanaka, egunez egun, jai giroaren tenperatura igotzen hasiko da. Ostegunean gozatuko dute egiako kuadrilek egun handiaz. Lehendabizi, haurrak jaitsiko dira Porrontxina, Porrontxo, buruhandi eta Lagunak txarangarekin. Eta ondoren, gazteek karrozak prestatuko dituzte, igoerarako. Pregoia eta txupinazioa Antxeta Ttan Ttakun elkartearen esku utzi dituzte, haren 30. urtemuga dela eta.
Musika emanaldiak ere prestatu dituzte jaietan: Sabur, Inoren Ero ni eta Lirika de Cerdos ariko dira, besteak beste, zuzenean. Eta noski, baita Bolinga Sound System ere, ohitura bihurtu den bezala.
[box]
PORRONTXO JAIAK 2013
Astelehena, irailaren 9a
– 16:00 Apar festa, Goming-a eta puzgarriak plaza Haundin.
Asteartea, irailaren 10a
– 17:00 Haurrentzako margo tailerra eta erakusketa Arratibel Estudioak lagunduta plaza Haundin (Pintzelak norberak etxetik ekarri!) Eta gero txokolate bero bero eta goxo-goxoa.
– 18:30 Porrontxo jaietako V. Pintxo Lehiaketa eta dastaketa plaza Haundin.
– 18:30 Haika Sortze Espazioaren eskutik maskara tailerra plaza Haundin.
– 19:30 Poemaskarada plaza Haundin, Pilotaleku ondoan.
Asteazkena, irailaren 11
– 17:00 Haur eta Gazteentzako jolasak plaza Haundin.
– 18:00 Talo tailerra plaza Haundin.
– 18:30 papiroflexia tailerra auzoko Mikel Bakeriza artistaren eskutik plaza Haundin.
– 19:30 Auzoko Sabur eta Beste taldeen musika emanaldia Kata tabernaren parean.
Osteguna, irailaren 12a
– 17:00 Buruhandi eta erraldoiak Lagunak txarangak gidatuta.
– 17:05 Margotu aurpegia, jaitsiera baino lehen, Karmengo ama kalean (60. zenbakiaren inguruan, topagune parean).
– 17:30 Haurren jaitsiera Porrontxinarekin, Porrontxorekin, buruhandiekin eta Lagunak txarangarekin.
– 18:00
Txikilintxin bakea egin ikuskizuna plaza Haundin Kiki, Koko eta Moko pailazoekin.
– 19:00 Karrozen prestaketa.
– 20:00 Pregoia eta txupinazioa Antxeta Ttan Ttakun-en eskutik bere 30. urtemugan.
– 20:01 Kuadrillen igoera.
– 20:30 Izengabekoak Txaranga.
– 21:00 Batukada.
– 22:00 Kuadrilen karaokea eta orgen txapelketa Plaza Berriko karpan.
– 22:30 Laiotz, plaza Haundin.
– 22:30 Baldarrak txaranga auzoan zehar.
– 01:00 Kuadrilentzako jolasak plaza Haundin.
Ostirala, irailaren 13a
– 11:00 Haurrentzako entzierroa Tejeria kalean.
– 12:00 Plaza Haundin hamabitakoa.
– 12:00
Mendizaleak ikuskizuna Hipo eta Tomax pailazoekin plaza Haundin.
– 14:30 Gazte bazkaria + mikro irekia Plaza Berrin.
– 17:00 Adinekoek ere goza dezaten trikitilariak Aldakoneako egoitzara joango dira.
– 17:00 Buruhandi eta erraldoiak, Porrontxo eta Porrontxina eta Bolinga Sound System. Aurten intsektu mozorro festa.
– 17:30 Atxurraren bila jokupoteoa auzoan zehar.
– 18:00 Antxeta-Ttan Ttakun-en eskutik jolasak haur eta gazteentzat plaza Haundin.
– 19:30 Trapu Zaharrak taldearen
La vida en B antzezlana Tejeria kalean.
– 20:00 Kuadrila beteranoen kaleira plaza Haunditik auzoan zehar Izengabekoak txarangarekin.
– 20:00 Haurrentzat afari merienda Plaza Haundin (Pilotalekuaren ondoan). Txartelak Arkatza liburudendan salgai.
– 20:00 Sabur taldearen kontzertua Kaktus taberna parean.
– 20:30 Beste auzoetako Kuadrilei ongi etorria Atotxan, Egiako Gazte Asanbladaren eskutik Bolinga Sound System-en laguntzaz.
– 21:30 Zezensuzkoa Tejeria kalean.
– 21:30 Kuadrila beteranoen afaria Tejeria kalean.
– 22:15 Gazte ekitaldia.
– 22:30 Gazte kontzertuak Plaza Berrin.
– 22:30 Dultzemeneoa Trakets taldearekin Plaza Haundin.
– 23:00 Kuadrila beteranoentzat guatekea Tejeriako beheko partean.
– 00:00 Bolinga Sound System auzoan zehar.
Larunbata, irailaren 14a
– 08:00 Lagunak txaranga auzoan zehar.
– 11:00
Pantxika eta txinparta ederra zalaparta ikuskizuna Zurrumurru antzerki taldearen eskutik Egiako parkean. Ondoren, txokolate jatea.
– 11:00 Pala finalak frontoian trikitilarien laguntzaz.
– 11:30 Zazpiretan Lehenak joteroak plaza Haundin.
– 12:00 Norbere argazkiak enmarkatzeko arrain kaxatxoen tailerra Egiako parkean auzoko Laura San Juan artistaren eskutik. (Ez ahaztu etxetik postal tamainako argazki bat jaistea!)
– 12:00 Futbito txapelketa kiroldegian.
– 12:30
Eskutitzak antzezlana plaza Haundin.
– 14:30 Kuadrilen bazkaria aurten ere Plaza Haundin. La Jodedera taldearen kontzertua.
– 16:00 Eskubaloi txapelketa kiroldegian Egia Eskubaloiak antolatuta.
– 17:00 Pin Pon txapelketa Plaza Gorrin.
– 17:00 Buruhandi eta erraldoiak Kaña2kañako Trikitilariek alaituta.
– 17:00-20:00 eta 22:00-00:00 DJak eta Lirika de Cerdos Plaza Berrin.
– 18:00 Haurrentzako tailerrak Txantxilipurdi taldearen eskutik Tejeria kalean.
– 19:30 Beteranoen jokuak Tejeria kalean.
– 20:00 Sudur puntan ikus-entzunezko lagunketa. Film laburren emanaldia eta sari banaketa Plaza Berrin Sin Totxaren eskutik.
– 20:00 Trebeska taldearen dantzaldia plaza Haundin.
– 20:00 Porrontxoetako XVI. Herri Krosa.
– 21:00 Zezensuzkoa Tejeria kalean.
– 21:30 Afaria Tejeria kalean.
– 22:00 Iraunkorrak txaranga auzoan zehar.
– 21:00 Inoren Ero Ni taldearen kontzertua Cactus tabernaren parean.
– 23:00 Musika emanaldia Haitzama taldearekin plaza Haundin.
– 00:00 Kalejira eta aurresku herrikoia Porrontxo, Porrontxina eta zanpanzarrekin.
– 01:00 Baldarrak txaranga auzoan zehar.
– 01:00 ROCK KAM BROM!!! Auzoan zehar Km. 1 kolektiboaren eskutik.
Igandea, irailaren 15a
– 07:00 Gosaria plaza Haundin.
– 08:00 Jatorrenak txaranga Egian zehar.
– 11:00 Eta ondoren pilota finalak.
– 12:00 Sagardo dastaketa eta bertsolariak Plaza Haundin.
– 14:30 Bazkari herrikoia Plaza Haundin Donosti-gain, Ur Zaleak eta Arrano elkarteek antolatuta.
– 16:30 Egialai taldea auzoan zehar.
– 17:00 Plaza Haundin herri kirolak.
– 19:00 Sardina erreak plaza Haundin.
– 19:00 Erromeria Hoiez taldearekin plaza Haundin.
– 20:00 Jatorrenak txaranga auzoan zehar.
– 21:30 Koadrilen kalejira Porrontxina eta Porrontxorekin.
– 22:00 Azken traka.
– 00:00 Gui ar de guorld.
[/box]