Musika eta dantza eskolan lekua dago oraindik
Ostegunean, irailaren 12an hasiko da Musika eta dantza eskolako ikasturte berria eta hainbat ikasgaietan lekuak libre daude oraindik.
Honako hauetan eman daiteke izena:
-Zurezko haize tresnak: Oboea, saxoa, fagota, klarinetea eta txistua.
-Metalezko haize tresnak: Tronpa.
-Haria: Kontrabaxua, biolina, biola, biolontxeloa..
-Beste batzuk: Harmonia Modernoa, instrumentu taldeak (haize, hari, folk…
taldeak), haur eta helduen abesbatzak, dantza garaikidea eta dantza
klasikoa.
Gainerako irakasgaietan ez dago plazarik edo itxaron zerrendak sortuko dira maiatzeko aurre matrikulatzeko epea amaitu ondoren. Plazak zuzenean esleituko dira Musika eskolako administrazioan eskatu ahala.
Hainbat prezio daude, jorratu beharreko ikasgaien arabera. Eta deskontuak egingo zaizkie familia ugariei, guraso bakarrekoei, familia bereko bigarren kideari eta gizarte larrialdiko laguntzak nahiz oinarrizko errentak jasotzen dituzten herritarrei.

