Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Donostiako Zinemaldiak eta SGAEren Egile Fundazioak ‘Zinema Musika’ egitasmoa aurkeztu dute. (Argazkia: Lide Ferreira)
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta SGAEko Fundación Autor erakundeak Zinema Musika egitasmoa antolatu du bigarren urtez. Zinemaldiaren baitan ospatuko den kontzertu berezi honek zinerako musika idatzi duten sei musikagileren soinu-bandak bilduko ditu eta irailaren 26an egingo da, arratsaldeko 20:00tan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Miramongo egoitzan.
Gaur goizean aurkeztu dute Euskadiko Orkestraren egoitzan Zinemaldian ospatuko den kontzertua. Iñigo Alberdik, Euskadiko Orkestrako zuzendari nagusiak, egitarauan Emilio Aragón, Ángel Illarramendi, Pascal Gaigne, Pablo Cervantes, Fernando Velázquez eta Zacarías M. de la Riva konpositoreek parte hartuko dutela azaldu du eta eurek idatzitako partituren musika “kalitatezko eta denon gustukoa” izango dela nabarmendu du.
Aurkezpenean, Pascal Gaigne musikagileak bere soinu-banda dokumental baterako egina dela esan du eta Fernando Velazquez
Lo Imposibe filmeko soinu-bandaren egileak “garrantzitsuena publikoak kontzertuarekin disfrutatzea” dela azpimarratu du. Andrés Salado madrildarra izango da kontzertua zuzenduko duena. Bere lehenengo aldia izan arren, zinemako musika kontzertuetan esperientzia handia daukala azaldu du Iñigo Alberdik.
Kontzertuaren sarrera doakoa izango da eta aldez aurretik Zinemaldiak Okendo Plazan izango duen
infoshop izeneko informazio gunean, irailaren 16tik 25era, 10:00tatik 20:00tara. Irailaren 26an ospatuko den kontzertuaz gain, irailaren 25ean, 19:00tan, mahai-inguru bat dago Donostiako FNACen antolatuta zinema eta antzerkiaren inguruko harremanaz hitz egiteko.