Giovanile John Lennon musika banda. (Argazkia: Donostiako Udala)
Giovanile John Lennon musika bandari bihar, 13:00tan, egingo zaio harrera Donostiako Udalean eta asteburuan zehar zenbait kontzertu eta jarduera ospatuko dira.
2016ko maiatzean egingo den Europako Musika Jaialdi honek hiru egunez iraungo du eta 120.000 ikus-entzuletik gora bilduko ditu. 10.500 musikarik eta 26 herrialdetatik etorritako 420 taldeek parte hartuko dute eta 1.000 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu jaialdiak.
Plangintzaren barruan, Donostiako Musika Eskolak 2013 eta 2014 urteetan zehar honako helburu hauek finkatu ditu: jaialdietako batzordeak eratzea, Europako Musika Eskolen Elkarteak eskatutako dokumentazioa prestatzea, jaialdirako materialak eta sentsibilizazio neurriak prestatzea eta horrekin zerikusia duten jarduerak antolatzea.
2016ko maiatzean ospatuko den Europako Musika Jaialdia prestatzen joateko, egun hauetan bisitan etorri dira Donostiara Mirko Bessuti Mirandolako (Italia) Musika Eskolako zuzendaria eta bertako
Giovanile John Lennon musika banda. 2016an Europatik etorriko diren pertsonei ostatua emateko aukerak probatzeko asmoz, italiar bandako gazteak Ikasbide Ikastolan hartu dute ostatua.
Horretaz gain, eta euskal lurraldea eta kultura ezagutzeko aukera izan dezaten, San Telmo Museo bisitatuko dute, besteak beste; eta, bihar, 13:00tan, harrera egingo zaie Udal Pleno Aretoan. Bestalde, hiru kontzertu aurreikusita daude: lehenengoa, ostiralean, 10:00tan, Ikasbide ikastolan; bigarrena, egun berean, 20:00tan, Hondarribiko Arma Plazan; eta, hirugarrena, larunbatean izango da, 19:00tan, Loiolako Erriberako Giuseppe Verdi Plazan.