
Aulki harresia Egia kalean. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Arkaitz Artola, Maialen Eldua, Nerea Redondo, Nuria Alzugarai, Iñigo Balda, Urko Aierbe eta Jazint Ramirez. Guztiak, egiatarrak; eta guztiak, epaiketa baten zain. Zazpiak espetxeratzeko arriskuan daude. Egian babesa eman diete aste honetan, izan ere, aulki harresi bat egin zuten joan den astelehenean. Ehun bat pertsona Egia kalean elkartu ziren zazpiei elkartasuna adierazi eta haiek libre uzteko eskatzeko.
Hainbat auzirekin lotutako epaiketei egin beharko diete aurre. Arkaitz Artola Gaztesarea webgunearen auziari lotutako epaiketarei aurre egin beharko dio hurrengo irailaren 24an.
Maialen Eldua Segiko kide izatea egotzita epaituko dute urrian beste bost donostiarrekin batera.