Donostitruk azoka, suhiltzaileen egoitza zaharrean. (Argazkia: Mikel Askasibar)
Suhiltzaileen Egoitza Zaharrean, Donostia 2016 Europako Kultur hiriburuaren egoitzan lanak egiten ari direnez, iraileko bigarren eskuko Donostitruk azoka ez da hilabete honetan egingo.
Iraileko merkatua azaroan berreskuratuko da eta urriko azoka, ez ohikoa den bezala, hilaren bigarren larunbatean egingo da, urriaren 19an.
Horrela, 2013ko hurrengo Donostitruk merkatuen egutegia ondorengoa izango da:
- Urriak 19
- Azaroak 9
- Azaroak 23
- Abenduak 14 (Elkartasun Merkatua)