
Stop Kaleratzeak plataformaren prentsaurrekoa atzo, Bulebarrean. (Argazkia: Javi Julio)
“Beraien finantza entitateei ezer zor ez dieten pentsiodunak dira guztiak, beraien delitu
bakarra senideei etxebizitza bat erosten laguntzea izan da”, salatu du.
Maileguek eta etxe kaleratzeek dakartzaten ondorioen beste aurpegi bat erakutsi nahi izan du Stop Kaleratzeak plataformak. Hainbat herritar maileguan hartuta duten etxea galtzeko arriskuan daude. Baina haiek bakarrik ez, abal emaile gisa zituzten hainbat guraso eta aiton-amona ere kale gorrian geratzeko arriskuan daude.
“Beraien delitu bakarra, higiezinen burbuilaren unerik gorenean, beraien seme-alabek mailegu bat lor zezaten, beraien etxebizitza berme gisa jartzea izan da. Garai hartan, agintean zegoen gobernuaren baimenarekin, banketxe eta enpresa tasatzaileek maileguen prezioak puzten zituzten eta etxebizitza bat erosi
nahi zutenek senideen etxebizitza abal gisa jartzera behartzen zituzten, kasu askotan jada ordainduak zeuden etxeak ziren”, azaldu du Stop Kaleratzeak-ek. “Ezin dugu banketxeek familien osasuna urratzen jarraitzen utzi. Krisia hasi zenetik beraien seme-alabak nahiz bilobak elikatzen eta laguntzen dihardute, eta orain, finantza entitateen lukurreriagatik eta gobernuen koldarkeriagatik beraien burua hondamendian ikus dezakete, etxebizitzarik gabe eta kalean”, gaineratu du.
Haiek, abal emaileek, hartu zuten atzo hitza Stop Kaleratzeak plataformak Bulebarrean egindako prentsaurrekoan. Haien kasuak azaldu zituzten.
Juana alarguna da. 1000 euro inguruko pentsio bat du. Kutxabank-ek eskaera prozedura irekia du jada ordainduta duen bere etxebizitza enkantean jartzeko: bere semeak lokal komertzial bat eskuratzeko eskaturiko 409.000 euroko mailegu batengatik. Kutxabankek gainera beste prozedura irekia du semearen etxebizitza bereganatzeko. Doako justizia ukatu diotela salatu du Stop Kaleratzeak-ek.
Olga alarguna da, eta pentsioduna. 650 euro asotzen ditu hilean. Juanaren antzera, ordaindua duen bere etxebizitza galtzeko arriskua du Laboral Kutxak ez badu bere koinatuak pilatu duen
32.202 euroko zorraz libratzen. Koinatuak etxebizitza-lokal bat eskuratzeko eskatutako mailegu baten ondorioz dator zorra.
Mariluz eta bere senarra: laurogei urtetik gorako bikotea da. 700 euroko pentsiodunak dira.
184.567 euroko zorra dute Bankiak beraien seme bati emandako mailegu betengatik. Semeak, gainera, bere etxebizitza sadu zuen mailegua ordaintzeko.
Elisa eta bere senarra: laurogei urteko bikotea hau ere. Nafarroako Rural Kutxarekin-rekin
239.000 euroko zorra dute beraien semeak ohiko etxebizitza erosteko eskatu zuen maileguarengatik.

Stop Kaleratzeak plataformaren prentsaurrekoa atzo, Bulebarrean. (Argazkia: Javi Julio)