
Kizki egunaren aurkezpena Konstituzio plazan. (Argazkia: Lide Ferreira)
Donostiak nekazal munduarekin izan duen lotura gogoratu eta aldarrikatzeko antolatu dute bihar Kizki Eguna.
Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea izan da ekitaldi honen bultzatzailea, baina Parte Zaharretik harago zabaldu dute erronka: baietz 500 kizki lagun elkartu Konstituzio plazan. Kizkia sagarrak biltzeko erabiltzen den tresnaren izena da, eta horixe egin beharko dute igandean Konstituzio plazara gerturatzen direnek.Duela bost urte hasi zen erronka bitxi hau Astigarragan. Sagarra, sagar bilketa eta sagardoaren inguruko ohiturak berreskuratu eta ogibidea zena festarako aitzakia bihurtuz, 300 kizki lagun biltzea lortu zuten. Oiartzun izan zen hurrengoa, Goizueta gero, Hernani iaz, eta aurten Donostia. Ondoren, Oreretak hartuko du lekukoa.
Irakurri hemen albiste osoa.