
Pasealeku Berria.
Urgullen luiziak ekiditeko egiten ari ziren obrak amaitu dituzte jada.
Donostiako Udal Gobernuak jakinarazi du Pasealeku Berria ireki dutela gaur goizean. Oinezkoak eta ibilgailuak berriz ere normaltasunez ibili aha izango dira gune honetan.
Urgull mendiko malda egonkortu eta luizi gehiago ez gertatzeko lanak egin dituzte. Lanak Argazkiarien Elkartearen inguruan egin dituzte. Klabe mintzak eta hormigoizko azpi berriak ezarri dira, ezpondari buloiz ainguratuta, blokerik edo luizi txikirik ez erortzeko. Garabi bat ezarri dute, ainguratze lanetarako eta honek aparkalekua eta karril bat okupatu du obraren parte handi batean.
Jada amaitu diren lanek 200.000 euroko aurrekontua izan dute.