
(Argazkia: Realsociedad.com)
Realak puntu bakarra lortu du Valentzian: berdinketa baino ez du lortu Levanteren aurkako partidan. Txuri-urdinei kosta egin zaie baloiaren kontrola lortzea, eta, erasoan behin eta berriro saiatu diren arren, ez dira gol aukera argiak sortzeko gai izan.
Lehen zatian bi taldeak nor baino nor gehiago aritu dira, baina ez dute markagailuan aurretik jartzeko meriturik egin. Bravoren geldiketek txuri-urdinen aukerak bizirik mantendu ditu. Realaren aukerarik garbiena 67. minutuan iritsi da, baina ez dute asmatu baloia Levanteren atean sartzen. Aukera hirukoitza izan da, oso garbia, baina gola ez da iritsi. Azkenean, 0 eta 0, Realak lau partidetan lortu duen bigarren berdinketa izan da gaurkoa.