Modaz, arteaz eta musikaz jantzi dute Erdialdea
Eguraldi ona lagun, II. Kutxa Kultur Hiriak Erdialdeko kaleak hartu ditu.
Joan den ekainean egin zuten lehen ekitaldia, eta orduan lortutako arrakasta ikusita, antolatzaileek esperientzia bera errepikatu dute asteburu honetan. II. Kutxa Kultur Hiria Erdialdera itzuli da. Kaleko jaialdi moduko bat da, sortzaile eta ikusleen arteko topagune izan nahi baitu. Moda diseinatzaileak, margolariak, musikariak, bigarren eskuko arropa saltzaileak… Gipuzkoa plazatik Bilbo plazaraino kale guztiak hartu dituzte. Eguraldi ona lagun, herritar andana gerturatu da kalera atera dituzten sormen lanak ikustera.
[Gallery=98]

