Pilota jokoak ikustera deitu dituzte herritarrak, antzinako erara
http://youtu.be/FFA_-1aC3N8
Xabier Otaegik, antzinako pregoilari gisa jantzita, alkatearen bandoa irakurri du Parte Zaharreko kaleetan.
Euskal Pilotaren Jaia egingo dute gaur eta bihar. 1813an hirian egiten ziren pilota jokoak ekarriko dizkie gogora herritarrei. Trinitateko pilotalekuan, Alderdi Ederren eta Konstituzio plazan izango dira ikusgai partidak. Hiru modalitatetan jokatuko dira: bote luzea, paxaka eta laxoa. Bertsolariek botileroarena egingo dute: ulio Soto, Ane Labaka, Erika Lagoma, Mikel Mendizaba, Amaia Agirre, Jokin Sorozabal, Hodei Barroso eta Iratxe Ibarra. Giroa alaitzeko gainera, Kresala eta Trumoiak elkarteetako kideek XIX. mendeko janzkerak aterako dituzte kalera.
Hain zuzen, antzinako ohiturak berreskuratuz, Xabier Otaegi pregoilari gisa ibili da Parte Zaharreko kaleetan. Alkatearen bandoa irakurri du, eta herritarrak pilota jokoak ikustera deitu ditu.

(Argazkia: Nerea Lizarralde)

