Pop doinuek hartu dute Egiako lurrazpiko pasabidea
http://youtu.be/qN-tjBdUvFc
Giorgio Bassmatti musikari donostiarrak kontzertu bat eman du gaur Egian, lurrazpiko pasabidean. Ez da toki honetan jotzen duen lehen aldia, iaz ere emanaldi bat egin baitzuen bertan. Sare sozialen bidez iragarri du gaurko emanaldia, eta jende andana elkartu da bertan. Iaz bezala, ezohiko kontzertua izan da, ez baititu bere abestiak jo. Emanaldi honetarako deialdian azaldu bezala, beste talde baten abestiak jo ditu. Kontzertua hasi arte inork ez zekien zein talderen kantak abestu behar zituen, ezta norekin abestu behar zituen ere.
Bmx Bandits talde eskoziarraren kantak interpretatu ditu Bassmattik. Pop doinuekin bete du Egiako lurraldeko pasabidea. Eta hainbat musikari izan ditu lagun: Thee Brandy Hips-eko Asier Martin, PLV Havoc, Pablo Blix, AMA taldeko Javier Sanchez, Javier Sun eta Mursego, besteak beste.
Emanaldi honetan Dock of the Bay jaialdirako dirua jaso dute. Kontzertuan bertan itsulapiko batzuk jarri dituzte ikusleek dirua emateko, eta jaialdiaren antolatzaileek aurtengo ekitaldia egin ahal izateko laguntza emateko.
[Gallery=99]

