
Jose Mari Kalonjek emango ditu pilota eskolak. (Argazkia: E. Zabala)
Pilotan aritzea gogoko duten edo pilotan ikasi nahi duten gaztetxoek aukera bikaina dute Antiguan. Izan ere, Antiguako Pilota Eskolarako izen ematea aste honetan bertan egin behar da. Irailak 18 asteazkena eta irailak 19 osteguna izango dira izena emateko egunak, 17:30etik 19:00etara; Izurun elkartearen lokalean (sarrera Istingorra kalexkatik).
2013-2014 ikasturte osoagatik ordaindu beharrekoa 100 euro izango dira. Hala, astean bi orduz arituko dira entrenatzen eskolan sartzen direnak, urritik ekainera, Jose Mari Kalonjeren eskutik. Ikastaroa ordaintzearekin batera, pilotari bakoitzari Antiguako Pilora Eskolako kirol jantzia emango diote. Gainera, asteroko entrenamenduez gain, hainbat kirol jardueretan parte hartuko dute gaztetxoek; eskolaren aurkezpeneko partidak, beste eskola batzuen aurkako partidak eta Antiguako Pilota Txapelketa ezaguna.