Euskara doan ikasteko lekua dago oraindik
Datorren ostirala, irailak 20, izango da euskaltegietan matrikula egiteko azken eguna.
Langabe donostiarrek euskara doan ikasteko lekua badute oraindik euskaltegietan. Hiriko edozein euskaltegi homologatutan egin daiteke matrikula.
Ikastaroak urriaren 9an hasi eta abenduaren 5ean bukatuko dira eta eskoletara joatea derrigorrezkoa izango da. HABEren erregistroan izena emanda duten euskaltegi pribatu homologatuek emango dituzte ikastaroak.
Gogoratu, doako ikastaro hauetan 18 urtetik gorako langabe donostiarrek eman ahalko dutela izena. Taldeak ikasleen euskara mailaren arabera zehaztuko dutuzte. Nerea Txapartegi udal gobernuko euskara arduradunak zehaztu du guztira hamar talde osatzea aurreikusten dutela. Talde bakoitzean bederatzi eta hamabost ikasle artean egongo dira, hortaz, guztira 100 eta 120 langabe artean eskolatzeko aukera egongo da.
Ikastaroek 120 ordu izango dituzte, egunero hiru ordu emango direlarik; astelehenetik ostiralera, goizeko 10:30etik eguerdiko 13:45era.

