Maria Kristina zubia ibilgailuentzat itxita egongo da bihartik aurrera
Autobus geltoki berriko lanak direla eta, Maria Kristina zubia ibilgailu eta bizikletentzat itxita egongo da bihartik irailaren 30a arte.
Atotxako autobus geltoki berriko lanak aurrera doaz pixkanaka. Ura, argindarra, gasa eta telefono sarea desbideratzen ari dira, eta dagoeneko iritsi dira Maria Kristina zubia eta Urumea pasealekuaren pareraino.
Hori dela eta, Maria Kristina zubia ibilgailuentzako itxi egingo dute lanek irauten duten bitartean. Udaletik adierazi dutenez, ibilgailuen joan etorria ahalik eta gutxien geldiarazten saiatuko dira, beraz, lanak bi astean bukatzea espero dute.
Oinezkoek, berriz, arazorik gabe pasa ahal izango dute zubitik, horretarako egokitu dituzten eremuei esker.

