De la Bella, Shakhtar Donetsk taldeko jokalari bat saihestu nahian. (Argazkia: Realsociedad.com)
Realak porrotarekin ekin dio Txapeldunen Ligako bideari. Hain zuzen ere, txuri-urdinek etxean galdu dute Shakhtar Donetsk taldearen aurka (0-2), ukrainarrek bigarren zatian lortutako bi golei esker. 65. minutuan iritsi da kanpotarren lehen gola, Alex Teixeiraren eskutik. Bigarrena Teixeirak ere lortu du, 87. minutuan kasu honetan, Reala bere azken aukerak agortzen ari zenean.
Arrasateren jokalariak berdinketa lortzen saiatu dira bigarren zatian, Teixeiraren lehen golaren ondoren, baina ez dute asmatu izandako aukera urrietan. Zutoinarekin topatu dira bi alditan, eta beste batzutan euren ezintasunarekin. Izan ere, ez da Realaren partida onena izan, nahiz eta lehen zatian lehia kontrolpean zuela zirudien. Partidaren azken txanpan, Teixeirak berriro erabaki du.
Albiste txarrak ez dira hor amaitu. Partida bukatzear zela, Realeko jokalari Esteban Granerok lesio itsusia izan du. Ikusteko dago zenbat denbora egongo den geldirik, min hartuta.