"45 falta arin behako lirateke urtebetean, terraza baten baimena bertan behera uzteko"
erreklamazioak eta iradokizunak ordenantzaren aurka.
Joan den uztaileko udalbatzarrean, oposizioko taldeek hasierako onarpena eman zioten espazio publikoa ostalaritzarako okupatzeko ordenantzari; hots, terrazak jartzeko neurri eta baldintzei. Udal gobernuak kontra bozkatu zuen. Akordioa lortuta, herritarrek iradokizunak eta erreklamazioak egiteko epea abian jarri zuten. Bada epe hori amaitu da, eta hainbat eta hainbat izan dira donostiarrek jarritako helegiteak. Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak, esaterako, osoko zuzenketa bat eta 142 zuzenketa aurkeztu ditu.
Auzo elkarteak salatutakoaren arabera, «ez da benetako parte hartze prozesu bat egon araudia osatzeko garaian, eta kaltetutako herritarrek egindako eskaerak ez dira kontutan hartu». Era berean, ordenantza berriak egungo egoera okertzen duela dio, auzotarren aurkako «erasoa» handiagoa delakoan. Gainera, araudi berriarekin proposatu dituzten zigorrak ez direla eraginkorrak nabarmendu du, eta honek oposizioaren aldetik bizilagunen atsedena bermatzeko borondate falta islatzen duela adierazi du. «45 falta arin beharko lirateke urtebetean, terraza baten baimena bertan behera uzteko», kritikatu du auzo elkarteak.
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteaz gain, beste bizilagun eta eragile batzuek aurkeztu dituzte