Modeloak 20. hamarkadan bezala jantzita, City Street Festivalen aurkezpenean. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Bigarren urtez ospatuko dute City Street Festival jaialdia Donostian. Zinemaldiko egunetan modaren inguruko hainbat jarduera egingo dituzte.
City Street Festival jaialdia “zinea eta modaren arteko maitasun istorio bat” izatea nahi dute antolatzaileek. Modaren bidez glamour ikutu bat eman nahi diote hiriari, baina oinarrian hiriko sortzaile gazteei bultzada bat eman nahi diote. Horretarako, bertako disenatzaile eta modelo gazteen lana erakusteko hainbat jarduera egingo dituzte, Bretxan, Kursaalen, edo Miramar jauregian, besteak beste.
Gaur egin dute jaialdiaren aurkezpena Nautikoan, eta modeloak 20. hamarkadako jantziekin apainduta agertu dira.
Moda jaialdiaren egitaraua
Irailaren 20, ostirala
Disenatzaile gazteen desfilea egingo dute Bretxan. Bertan izango dira, Anuska Petruska, Elena Silvestre, Amaia Albes, Ali de Bali, La Titare, Leire Laparra eta Amagoia Etxeberria, besteak beste.
Irailaren 22, igandea
Miramar jauregian, SShops Donostiak antolatutako desfilea eta azoka egingo dituzte.
Irailaren 27, ostirala
Pokerrean arituko dira Kursaal kasinoan, eta 21:00etan, afaria eta Victorio & Lucchinoren desfilea egingo dute La Perlan.
Irailaren 28, larunbata
Mini autoen topaketa egingo dute Bretxan.
Bestalde, Zinemaldiko egunetan Bretxa merkatalgunean ikus-entzunezko hainbat emanaldi eskainiko dituzte.