Astelehenean hasiko da igeriketa kanpaina
Maiatzaren bukaera arte iraungo du igeriketa kanpainak eta 3000 ikaslek hartuko dute parte bertan.
Donostia kirolak antolatzen duen igeriketa kanpainan Lehen Hezkuntzako 42 ikastetxek hartzen dute parte. Ikasleek igeriketako oinarrizko ezagutza lortzea izaten da ikastaroen helburua. Sei eta zortzi urte arteko haurrek hogei saiotan igerian doan ikas dezaten, hiriko ikastetxe guztiei igeriketa kanpainan parte hartzeko aukera eskaintzen zaie.
Igerileku estalia daukaten udaleko zazpi kiroldegitan ematen dira igeriketa eskolak: Atza, Bentaberri, Bidebieta, Etxadi, Intxaurrondo, Yoldi eta Zuhaizti.
Hasierako froga baten bidez, ikasle bakoitzaren maila aztertu eta taldeak osatzen dira. Lau maila finkatzen dituzte eta ikastaroa amaitu ondoren ikasle gehienak beren maila gainditzeko ahalmena izan ohi dute. Dena den, gurasoek haurren garapenaren berri jasotzen dute txosten baten bidez.
Igeriketa kanpainak haur guztiei eman nahi die igerian ikasteko aukera, beraz, behar bereziak dituzten haurrek irakasle berezi bat izango dute. Bestalde, ikastaro guztiak euskaraz emango dira.


