
Oliver Stone aktorea Maria Cristina hotelean. (Argazkia: Lide Ferreira)
Maria Cristina Hotelera lehenengo izarrak iritsi dira gaur. Bihar hasiko da 61. Zinemaldia eta dagoeneko Oliver Stone eta Annette Benning aktoreak Donostian dira. Kursaalean ospatuko den Donostia Zinemaldiaren lehenengo ekitaldian izango dira gonbidatu hauek, inaugurazio galan, hain zuzen ere. Gainera, Annette Beningek
The Face of Love aurkeztuko du, Perlak saila irekiko duena; eta, Oliver Stonek, berriz,
The Untold History of the United States sail dokumental berria ekarriko du, eta
Alexander: The Ultimate Cut filmaren muntaketa berria aurkeztuko du.
Izar horietaz gain, Chin Han aktorea eta Juan Jose Campanella zuzendaria ere gaueko 20:30ean iritsi dira Maria Cristina hotelera. Azken honek bihar bere azken filma,
Futbolin izenekoa, estreinatuko du.