Aitei zuzendutako ikastaro bat antolatu dute Emakumeen Etxean
On:giz Elkartea berdintasunaren aldeko elkarte bat da, eta gizon eta emakumeen rolak eraldatzea du helburuetako bat. Gizonekin bereziki egiten du lan, aitatasuna, sentimenduen adierazpena eta besteen zaintzaren onurak ikus ditzaten. Elkarte honek ikastaro bat antolatuko du astelehenetik aurrera, Emakumeen Etxean, umeen zaintzaren ingurukoa.
Lehen hiru saioak astelehenez izango dira: irailaren 23 eta 30ean, eta urriaren 7an, hurrenez hurren. Aiten zaintzarako trebetasunak erakutsiko dituzte, besteak beste: pardelak, jatekoa, umearen bainua… Azken saioak, laugarrenak, oraindik ez du data zehatzik, baina aurreko saioen ildo beretik joango da. 18:30etik 20:30era iraungo dute saioek.
Izena emateko bi telefono zenbaki daude: 945233462/665723365. Email bat ere jarri dute herritarren eskura: ezberdinzentroa@gmail.com