Alfonbra gorria izarrez bete da
http://youtu.be/34dduLbJN94
61. Zinemaldiari hasiera ematen dion ekitaldian izar ugari bildu dira. Alfonbra gorrian Adriana Ugarte, Jose Coronado eta Miguel Angel Muñoz bezalako aktoreek desfilatzeaz gain, Isabel Zapardiez diseinatzaile donostiarra eta beste hainbat aurpegi ezagun ere bertan izan dira.
Cayetana Guillen Cuervo eta Unax Ugalde izan dira inaugurazio ekitaldia aurkeztu dutenak eta hainbat gonbidatu berezik parte hartu dute, Annette Bening eta Oliver Stone, besteak beste. Ekitaldia Juan Jose Campanellaren Futbolin filmarekin amaitu da.

