Haurrak ere Zinemaldiaz gozatzen ari dira
http://youtu.be/5rEWxPw5wxk
Zipi eta Zape eta kaniken kluba filma aurkeztu dute Donostiako 61. Zinemaldian. Pelikulan parte hartzen dutenak Kursaaleko terrazan egin den photocallean izan dira. Bertan, filma eta aktoreak gustuko dituzten zaleekin izan da IRUTXULOKO HITZA eta Principen pelikula ikusi dutenen iritziak jaso ditu. Horien artean, umeek euskaraz Zinemaldiaz gozatzeko aukera nabarmendu da.

