Ongietorri jendetsua jaso dute Hugo Silva eta Mario Casas aktoreek
http://youtu.be/vHYTaF2NpUw
Las Brujas de Zugarramurdi filmean lan egiten duten aktoreak iritsi dira gaur Donostiara. Maria Cristina hotel ingurua jendez bete da guztiei harrera egiteko, baina, dudarik gabe, oihu, garrasi eta interes gehien piztu dituztenak Mario Casas eta Hugo Silva izan dira. Bi hauek autografoak sinatu eta zaleekin argazkiak atera dituzte.
Santiago Segura, Terele Pavez eta Jaime Ordoñez ere bertan izan dira, bihar Alex de La Iglesiaren filma Sail Ofizialean estreinatzen baitute, lehiaketatik kanpo.
Azkenik, Carmen Maura iritsi da Maria Cristina hotelera. Bihar gaueko 22:00etan Donostia Saria jasoko du.

