Return of Jedi filmaren 30. urteurrena dela eta,
Star Wars sagari Zinemaldiak omenaldi bat egin nahi izan dio. Horretarako, erakusketa bat antolatu dute Okendo plazan. Bertan filmeko eszena bat aurkezten da, 3 metroko luzera eta 4 metroko altuera duen espazio ontziaren maketa batekin eta Alvaro Altuna bildumagileak urteetan zehar bildutako 300 irudi baino gehiagorekin.
Horretaz gain, trilogia originalaren aktoreen autografo bilduma bat ere dago eta gaur eta bihar Dave Prowse aktorea, Darth Vaderren papera egin zuena, beste hiru aktoreekin batera erakusketan izango da, zaleek aktoreen argazki sinatuak eskuratzeko.
Erakusketa gaurtik eta irailaren 28ra bitartean egongo da ikusgai, Okendo plazako karpa txurian.