Arkaitz Artola egiatarraren aurkako epaiketa salatzeko kontzentrazioa egingo dute gaur
Egia kalean elkartuko dira 19:30ean.
Gaztesarea webgunearen auziari lotutako epaiketari aurre egin beharko dio bihar Arkaitz Artola egiatarrak. Madrilen, Auzitegi Nazionalean epaituko dute. Sei urteko espetxe zigorra eskatu dute. Artolari babesa emateko kontzentrazioa egingo dute gaur Egia kalean, 19:30ean. Arkaitz Artolaren aurkako epaiketa eta “datozen hilabeteetan epaituko dituzten 38 pertsonen aurkako epaiketa” salatuko dute.

