Denda txikiak babesteko eskatu du PSE-EEk
Hiriko denda txikiak babesteko batzorde bat sortzea proposatuko dio PSE-EEk udal gobernuari.
Donostian 3000 denda txiki daude, eta hiriko jarduera ekonomikoaren oinarrietako bat izateaz gain, Donostiaren ikur direla defendatu du Susana Garcia Chuecak. Bere hitzetan, “hiriaren bihotza dira betiko denda txikiak, eta gaur egungo egoera ekonomikoa eta erosteko ohituren aldaketak direla eta, asko sufritzen ari dira; hiriko denda txikiak babestu eta indartu beharra dago”.
Horretarako, botzorde bat sortzea proposatu du PSE-EEk, egoera aztertu eta zein neurri hartu daitezkeen aztertuko duena. Aste honetako udalbatzarrean jorratuko dute gaia. Gainera, batzorde horretan dendarien elkarteetako kideek ere parte hartu beharko luketela uste dute sozialistek, “beraiek baitakite hobekien zer behar duten aurrera egiteko”, adierazi du Ernesto Gascok.


