Juanba Berasategi marrazkigile eta ekoizleak Zinemira Saria jaso du
http://youtu.be/GQITUBuUV_c
61. Zinemaldian, gaur gauean Viktoria Eugenia Antzokian euskal zinemaren egun handia ospatu dute: Zinemira gala. Juanba Berasategik (Pasai Donibane, 1951) Zinemira Saria jaso du ospakizun honetan: marrazkigile eta ekoizleari marrazkigintzan egindako lana aitortu diote eta. Ondoren, Mireia Gabilondoren Amaren eskuak filma estreinatu dute; Karmele Jaio idazlearen eleberrian oinarritutako film luzea da.

